www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006190

Atzerriko nazionalitatea daukaten pertsona fisikoen identifikazio fiskaleko zenbakia.



  1. Espainiako nazionalitatea ez daukaten pertsona fisikoen identifikazio fiskaleko zenbakia AIZ da, Espainian dauden atzerritarren eskubideei eta betebeharrei buruzko eta horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoarekin eta hura garatu duten arauekin bat etorriz esleitzen zaiena.
  2. Espainiako nazionalitatea ez daukaten pertsona fisikoek atzerritarraren identifikazio zenbakia ez badaukate eta zergen arloko eragiketak edo zerga ondoreak sortuko dituztenak egingo badituzte, identifikazio fiskaleko zenbakia eskatu behar diote Zerga Administrazioari, bai atzerritarraren identifikazio zenbakia eduki behar dutenek, bai eduki behar ez dutenek.

    Identifikazio fiskaleko zenbakiak bederatzi karaktere dauzka; hona osaera:

    • Hasieran M letra, zenbakia nolakoa den adierazteko.
    • ondoren zazpi karaktere alfanumeriko.
    • Amaieran begiztapen karaktere bat: letra.

    Eskatzen ez badute, Zerga Administrazioak ofizioz jardun dezake zergapekoen zentsuan alta emateko eta identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko.

  3. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren eskabidean aurkeztutako agiriak Euskadin ofiziala ez den hizkuntza batean badaude, Zerga Administrazioak hizkuntza ofizialetako batera itzultzeko eska dezake.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali