www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006185

Administrazioarekiko diru-erreklamazioa ekar dezaketen egintzak.



Administrazioarekiko diru-erreklamazioa ekar dezaketen egintzak.

Bi egintza-motaren kontra jar daitezke erreklamazioak: administrazioak emandakoak eta partikularren arteko zergen gaineko gatazken ziozkoak.

ADMINISTRAZIOAREN EGINTZAK

Aurkaratu egin daitezke eskubide bat aldi batez edo behin betiko onartzen edo ukatzen Buten egintzak, baita obligazio bat edo betebehar bat adierazten dutenak eta gaiaren funtsa zuzenean edo zeharka erabakitzen dutenak edo prozedurari amaiera ematen diotenak.

Zehazkiago, honako hauek erreklama daitezke zergak aplikatzearen arloan:

  1. Behin-behineko likidazioak edo behin betiko likidazioak.
  2. Beren beregiko ebazpenak edo ustezko ebazpenak, autolikidazioa zuzentzeko eskaera baten ondoriozkoak.
  3. Errenta, produktu, ondasun edo eskubide gastuen balioak egiaztatzeko atazak, baita balioak, errendimenduak eta oinarriak finkatzeko egintzak ere hala ezarrita badago zergei buruzko arautegian.
  4. Salbuespen, etekin edo pizgarri fiskalak ukatzeko edo onartzeko egintzak.
  5. Amortizazio plan bereziak onesteko edo ukatzeko egintzak.
  6. Zergak ordaindu behar dituenari aplikatu beharreko zergen araubidea finkatzeko egintzak baldin eta bere pentzura diren geroko obligazioak -edo obligazio formalak- ezartzen badituzte, salbu eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren M. tituluko I. kapituluko 2. atalean aurretiazko administrazio loturako prozeduretarako ezarritakoa.
  7. Zerga-bilketako organoen jarduketetan emandako egintzak.
  8. Bestelako egintzak, hala ezarrita badago zergei buruzko arautegian.

Halaber, zergen gaineko zehapenak ezartzen dituzten egintzen kontra ere aurkez daitezke erreklamazioak.

Martxoaren 10eko 2/2005 FORU-ARAUAko 234 artikulua (714 KB)

PARTIKULARREN JARDUKETAK EDO ALDERAUZKETAK

Administrazioak emandako egintzez gain, erreklamazioak jar daitezke ere zergekin lotutako zergadunen zenbait jarduketaren kontra, baina horietan zergen administrazioak ez du parte-hartze zuzena izan behar. Funtsean, zergen aplikazioaren ziozko gatazkak izaten dira zergadunen artean, eta partikularren arteko gatazka horietan epaile inpartziala da FAEA. Talde honen barruan sartzen dira erreklamazioak izan ditzaketen partikularren jarduketa edo alderauzketa hauek:

  1. Zergak jasanarazi beharrari eta jasanarazpena izateari buruzkoak, legeetan ezarriak.
  2. Atxikipenak edo konturako sarrerakjasanarazteari eta jasanarazpena izateari buruzkoak.
  3. Enpresariei eta profesionalei dagozkien fakturak luzatu, eman eta zuzendu beharrari buruzkoak.
  4. Zergadunaren eta Ordezkoaren arteko harremanen ondoriozkoak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali