www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006184

Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea



Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, errekurtsoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada baina berariaz jakinarazi ez bada, berandutza-interesaren sortzapena gelditu egingo da, foru arau honetako 26. artikuluko 9. idatz-zatian ezarritako baldintzen arabera.

Errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarotakoan, interesdunak errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu ahal izango du eta bidezko erreklamazioa jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren aurka ezin da berriz ere berraztertzeko errekurtsoa jarri.

martxoaren 10eko 2/2005 FORU-ARAUA 232 art (714 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali