Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006183
Hilabeteko epea egongo da errekurtso hau jartzeko, errekurritu daitekeen egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita. Administrazioaren isiltasunaren ondoreak gertatzen diren unetik aurrera ere jarri ahal izango da.
Aldian-aldian mugaeguneratzen diren eta taldeka jakinarazi behar diren zorrak direnean, errekurtsoa ordainketa egiteko borondatezko aldian jarri ahal izango da, edo hilabeteko epean, aipatu aldia amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
martxoaren 10eko 2/2005 FORU-ARAUA 231.1 art (714 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.