saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006179

2012rako eta 2013rako zenbait xedapen iragankor eta zergen arloko beste neurri batzuk onartzen dituen 2012ko otsailaren 29ko 1/2012 Foru Arauaren aldaketa. Lehentasunezko partaidetzen zerga-araubidea

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/01/01

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berridatzi egiten da 2012rako eta 2013rako zenbait xedapen iragankor eta zergen arloko beste neurri batzuk onartzen dituen 2012ko otsailaren 29ko 1/2012 Foru Arauko lehenengo xedapen gehigarria, eta honela geratu da idatzita:

«Lehenengoa. Lehentasunezko partaidetzen zerga-araubidea.

  1. Hau da Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 2014ko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko lehenengo xedapen gehigarriko 1., 2. eta 5. zenbakietan ezarritako betekizunak betez jaulkitzen diren lehentasuneko partaidetzen zerga-araubidea:
    1. Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 2014ko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko lehenengo xedapen gehigarriko 1. zenbakiko c) letran aipatzen den ordainsaria gastu kengarria izango da erakunde jaulkitzailearentzat.
    2. Lehentasunezko partaidetzen ondorioz lortzen diren errentak norberaren kapitala hirugarrenei lagaz lortutako etekintzat hartuko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.
    3. Jaulkipena egiten duena sozietate filial bat bada, lortutako baliabideak kreditu-erakunde nagusian gordailuan uzteak sortutako etekinei ez zaie inolako atxikipenik egingo, eta, hala badagokio, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 14. artikuluko 1. zenbakiko e) letran ezartzen den salbuespena aplikatuko zaie.
    4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, establezimendu iraunkorrik gabe, lehentasunezko partaidetzetatik lortzen dituzten errentak salbuetsita egongo dira, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 14. artikuluaren arabera zor publikotik eratorritako etekinak salbuetsita dauden bezala.
    5. Lehentasunezko partaidetzak jaulkitzearen ondoriozko eragiketak salbuetsita daude Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako sozietate-eragiketen modalitatean.
  2. Kreditu-erakundeen talde edo azpitalde kontsolidagarri bateko kreditu-erakunde nagusiak informazioa eman behar dio Zerga Administrazioari, arauz ezarritako eran. Batetik, jakinarazi behar dio zer jarduera egin dituzten maiatzaren 25eko 10/2014 Legeko bigarren xedapen gehigarriko 2. zenbakiko a) letran aipatzen diren filialek. Bestetik, Administrazioari esan behar dio filial horiek jaulkitako baloreen titularretatik zein diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunak eta zein Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak. Eta, azkenik, adierazi behar dio Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergako zein zergadunek lortzen dituzten balore horien ondoriozko errentak helbidea Bizkaian duen establezimendu iraunkorraren bidez.
  3. Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 2014ko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko lehenengo xedapen gehigarriko 2. zenbakiko a), b), c), d) eta e) letretan aipatzen diren eskakizunak bete eta merkatu antolatuetan kotizatzen duten erakundeek egiten dituzten zor-tresnen jaulkipenei ere aplikatuko zaie xedapen honetako 1. eta 2. zenbakietan ezartzen den araubidea. Kasu horietan, 2. zenbaki horretako a) letran aipatzen den jarduera edo xede bakarra lehentasunezko partaidetzak jaulkitzeari zein beste finantza-tresna batzuk jaulkitzeari dagokio.

    Araubide horixe bera aplikatuko zaie merkatu arautuetan, negoziazio-sistema aldeaniztunetan edo beste merkatu antolatu batzuetan kotizatzen duten eta gainera, Enpresen finantzaketa sustatzeari buruzko 2015eko apirilaren 27ko 5/2015 Legean arautzen diren titulizazio-funtsen kargura jaulkitako baloreei.

  4. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 2014ko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko lehenengo xedapen gehigarriko 7. zenbakian aipatzen diren lehentasunezko partaidetzei.
  5. Xedapen honetako 1. eta 2. zenbakietan jasotzen den zerga-araubidea Espainiako egoiliarrak diren sozietateek eta enpresa-erakunde publikoek jaulkitako zor-tresnei ere aplikatuko zaie. Kasu horietan, zor-tresnek Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 2014ko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko lehenengo xedapen gehigarriko 2. zenbakiko c), d) eta e) letretan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

Era berean, zerga-araubide hori aplikatuko zaie Europar Batasuneko lurralde bateko egoiliarra den sozietate batek jaulkitako zor-tresnei ere, baldin eta lurralde hori ez bada paradisu fiskaltzat jotzen eta sozietate horren boto-eskubide guztiak, zuzenean edo zeharka, aurreko paragrafoan aipatzen diren Espainiako entitate egoiliarrei badagozkie. Kasu horietan, zor-tresnek Kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 2014ko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko lehenengo xedapen gehigarriko 2. zenbakiko b), c), d) eta e) letretan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Lehentasunezko partaidetzak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali