www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006178

Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko 2004ko otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauaren aldaketa.



2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, honako aldaketa hauek egiten dira Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko 2004ko otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauan:

Bat. Bigarren paragrafo bat gehitzen zaio 22. artikuluari, eta honela geratu da idatzita:

«Artikulu honetan zerga-oinarria zehazteko aipatzen den kontabilitate-emaitzaren zuzenketa autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»

Bi. Bigarren paragrafo bat gehitzen zaio 26. artikuluko 2. zenbakiari, eta honela geratu da idatzita:

«Zenbaki honetan zerga-oinarria zehazteko aipatzen den kontabilitate-emaitzaren zuzenketa autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»

Hiru. Bigarren paragrafo bat gehitzen zaio 27. artikuluko 1. zenbakiari, eta honela geratu da idatzita:

«Zenbaki honetan zerga-oinarria zehazteko aipatzen den kontabilitate-emaitzaren zuzenketa autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»

Lau. 28. artikuluko egungo 5. zenbakia 6. zenbakia izango da aurrerantzean, eta beste 5. zenbaki bat gehitzen zaio artikulu horri; honela geratu da idatzita zenbaki hori:

«5. Artikulu honetan zerga-oinarria zehazteko aipatzen den kontabilitate-emaitzaren zuzenketa autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»

Bost. Aldatu egiten da 29. artikuluko 1. zenbakiko b) letra, eta honela geratu da idatzita:

«b) Sozietateen gaineko Zergaren zergadunek edo establezimendu iraunkorren bitartez diharduten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek lehentasunekotzat jotako jardueretara bideratutako kopuruen % 18 ken dezakete kuota likidotik, baita publizitate-babeseko kontratuak direla bide emandako kopuruak direnean ere.

Letra honetan ezarritako kenkariari Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 67. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko zaizkio, autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»

Sei. Aldatu egiten da 30. artikuluko 3. zenbakiko lehenengo azpizenbakiko azken paragrafoa, eta honela geratu da idatzita:

Lehenengo azpizenbaki honetan ezarritako kenkariari Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 67. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko zaizkio, autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali