www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006174
Onetsi da Bizkaiko Foru Aldundiaren 129/2016 Foru Dekretua, uztailaren 26 koa. Honen bidez, zenbait aldaketa egiten dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudian eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduan
Argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiaren 129/2016 Foru Dekretua, uztailaren 26 koa. Honen bidez, zenbait aldaketa egiten dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudian eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduan.
Foru dekretu honek aldaketa batzuk egiten ditu:
bai Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudian bai Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduan.
Tributu arloko zenbait aldaketa onartzen dituen foru arau berriak aldaketa batzuk egin ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko arautegian. Horren ondorioz, zerga horri buruzko araudia aldatu egin behar da, hain zuzen, batetik, arau horrek onetsitako neurriak garatu behar dira—neurri horien aplikazio praktikorako, erregelamendu-betekizun berriak ezarri behar dira—, eta, bestetik, zergari buruzko araudia legez ezarritako aldaketetara egokitu behar da.
- Arau horrek onetsitako neurriak garapena:
- Arauak onetsi dituen neurrien erregelamendu bidezko garapenari dagokionez, ezartzen da zer betekizun gehigarri bete behar diren salbuespena aplikatzeko 65 urtetik gorako zergadunek ondare-elementuak kostu bidez eskualdatzearen ziozko ondare-irabazietan, eskualdaketaren bidez lortutako zenbatekoa beren aldeko biziarteko errenta aseguratu bat eratzeko erabiltzen dutenean, eta, orobat, zer ondorio dituen berrinbertsio partzialak, 240.000 euroko muga gainditzeak edo ezarritako baldintzak ez betetzeak.
- Era berean, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 32. zenbakian eta hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian araututako epe luzerako aurrezki-planei dagokienez, atxikipena egin behar dutenen zergapekoak ezartzen dira, bai eta atxikipen-oinarria edo konturako-ordainketaren oinarria eta haren zenbatekoa. Horrez gainera, aurrezki-plan horietako eskubide ekonomikoak mobilizatzeko baldintzak garatzen dira; baina mobilizazioak ez du esan nahi baliabiderik erabiliko denik.
- Halaber, entitate batzuei eskatu behar zaizkien informazio-aitorpen berrien edukia arautzen da; hona hemen entitateok:
- biziarteko errentak merkaturatzen dituzten aseguru- edo kreditu-erakundeak, baldin eta errenta horietan 65 urtetik gorako pertsona batek edozein ondare-elementu eskualdatzearen ziozko zenbatekoa berrinbertitzen bada, lehen adierazitako salbuespena aplikatzeko;
- epe luzerako aurrezki-planak merkaturatzen dituzten aseguru-entitateak,
- eta ekarpenak itzultzea xede duten kapital-murrizketako eragiketak egiten dituzten entitateak, edo balore-merkatu arautuetako batean negoziatzeko onartuta ez dauden baloreen jaulkipen-prima banatzen duten entitateak.
- Legez ezarritako neurrien egokitzapenari dagokionez:
- Salbuespenen alorrean, egokitu egiten da Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezartzen den lotura-perimetro berriarekin lotutako erakunde bateko partaidetzaren ehunekoa, kaleratu ondoren berriro hartu diren langileen kontratazioari dagokionez.
- Ekonomia-jarduerei dagokienez, etekin garbiaren zehaztapenean ez da aplikatuko 600.000 euroko eragiketa-bolumeneko muga, zuzeneko zenbatespen erraztuaren araubidea aplikatzeko, lehen sektoreko ekonomia-jardueren kasuan, zehazki, Zergari buruzko Araudiko 33. artikuluan ezarritakoa aplikatu ahal zaien nekazaritzako zein abeltzaintzako jardueren eta basoko eta baxurako arrantzako jardueren kasuan.
- Azkenik, kapital higigarriaren etekinei dagokienez, ezartzen da ez dela konputatuko hirugarren batzuei kapital propioak lagatzea ordezkatzen duten aktiboak dohaintzan emateagatik sor litezkeen etekin garbi negatiboa, orain arte inter vivos egintzengatik edo eskuzabaltasunengatik kostu gabe egindako eskualdaketetatik datozen ondare-galerekin egin den bezala.
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren kasuan, legezko aurreikuspen edo erreferentzia jakin batzuk aldatzen dira; zehazki, zuzenketa terminologikoak edo teknikoak dira.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli