www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006173

Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko 1989ko uztailaren 30eko 9/1989 Foru Arauaren aldaketa



Aldaketa hauek egiten dira Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko 1989ko uztailaren 30eko 9/1989 Foru Arauan:

  1. 4. zenbakia gehitzen zaio 2. artikuluari; hau da haren edukia:

    «4. Pertsona fisikoek kasu honetan egindako eskualdaketak salbuetsita daude zerga honetan: hipoteka-zordunak edo zordun horren berme-emaileak ordainean ohiko etxebizitza ematen duenean etxebizitzaren gaineko hipotekarekin bermatutako zorrak kitatzeko, betiere kreditu-entitateekin edo modu profesionalean maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituen beste edozein entitaterekin baditu zor horiek.

    Halaber salbuetsita egongo dira aurreko paragrafoko baldintzak betetzen dituzten etxebizitza-eskualdaketak, baldin eta eskualdatzea betearazpen hipotekario, judizial edo notarialen ondorioa bada.

    Salbuespenerako eskubidea izateko, eskualdaketa egiten duen zordunak edo haren berme-emaileak edo haren familia-unitateko beste edozein kidek, etxebizitzaren besterentzea saihestu daitekeen unean, ez du izan behar hipoteka-zor osoari erantzuteko besteko ondasun edo eskubiderik. Betekizun hori berez betetzen dela ulertuko da. Nolanahi ere, ondoren egiaztatzen bada ez dela betekizuna betetzen, dagokion tributu-likidazioa egingo da.

    Zenbaki honetan ezarritako ondorioetarako, ohiko etxebizitza izango da, hain zuzen ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 87. artikuluko 8. zenbakian hala definitutakoa.

    Familia-unitatearen kontzeptuari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 98. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Ondorio horietarako, parekatu egingo dira ezkontza, batetik, eta Eusko Legebiltzarraren 2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea, bestetik.»

  2. Edukirik gabe uzten dira 3. artikuluko 3. eta 4. zenbakiak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali