saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006163

2016ko urtarrilaren 1aren aurretik formalizatutako aseguru-kontratuek aurrezki sistematikorako banakako planen tratamendua izateko antzinatasuna dela-eta bete beharreko betekizuna

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

2016ko urtarrilaren 1aren aurretik formalizatutako aurrezki sistematikorako banakako planei foru arau honetako laugarren xedapen gehigarriko 4. zenbakian ezartzen den bost urteko antzinatasuna aplikatuko zaie.

2016ko urtarrilaren 1aren aurretik formalizatutako aurrezki sistematikorako banakako plan bat edo foru arau honetako hamabigarren xedapen iragankorrean araututako aseguru-kontratuetako bat haien muga-eguna aldatuz eraldatzen bada, eraldaketa horrek ez du tributu-efekturik izango hartzailearentzat, baldin eta eraldaketaren helburu bakarra hau bada: biziarteko errenta baten eraketa aurreratzea, errenta horrek bai bete dezan lehenengo prima ordaintzen denetik igaro beharreko bost urteko epea dela-eta xedapen horietan ezartzen den betebeharra.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kapital higigarria


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali