saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006159

1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako ondare-elementuetatik datozen ondare-irabazien zenbatekoa kalkulatzea

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

Bat. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratu diren eta ekonomia-jarduerei loturik ez dauden ondare-elementuak eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabazien zenbatekoa honako erregela hauen arabera kalkulatuko da:

1. Oro har, foru arau honetako IV. tituluko V. kapituluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko dira, ondare-elementu bakoitzerako. Horrela kalkulatutako ondare-irabazitik bereizi beharko da zein zati sortu den 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta hauxe hartuko da halakotzat: eskuraketa-egunetik 2006ko abenduaren 31ra arte (bi egunak barne) igarotako egun kopuruari zergadunaren ondarean egon den egun kopuru osoarekiko proportzioan dagokion ondare-irabaziaren zatia.

2007ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako ondare-irabaziaren zatia era honetan murriztuko da:

  1. (...)
  2. Eskualdatutako ondare-elementuak ondasun higiezinak, haien gaineko eskubideak edo (2015eko urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) Baloreen Merkatuari buruzko Legearen Testu Bategineko 314. artikuluan aipatutako entitateen baloreak badira kanpoan utzita higiezinen merkatutan inbertitzeko sozietate edo funtsen kapital sozialaren edo ondarearen akzio edo partaidetzak—, murrizketa % 11,11 izango da, aurreko letran adierazitako iraupen-aldiko urte kopurua bi baino handiagoa den urte bakoitzeko.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ondare irabaziak eta galerak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali