Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006158
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01
Aseguru batek estaltzen duen ezintasun-kontingentzia jasotzetik datozen errentak zergadunaren hipoteka-hartzekodunak jasotzen baditu haren onuradun gisa, baina zergadunaren hipoteka-zorra osorik edo zati batez amortizatzeko betebeharrarekin, bada, errenta horiek onuraduna zergaduna bera litzatekeen kasuan izango luketen tratamendu bera izango dute. Nolanahi ere, errenta horiei ez zaie inoiz atxikipenik egingo.
Horretarako, hipoteka-hartzekoduna kreditu-erakunde bat izan behar da edo modu profesionalean hipoteka-maileguak edo kredituak ematen dituen beste erakunde bat.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.