www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006144
Baldintzak. Kenkaria enpresa berritzaileetan, berrietan edo arestian sorturiko enpresetan inbertitzeagatik
Akzioak edo partaidetzak eskuratzen zaizkien entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Batetik, sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate, lan-sozietate anonimo edo erantzukizun mugatuko lan sozietate anonimoaren forma izan behar dute, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean (2010eko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta Lan-sozietateei eta partaidetutako sozietateei buruzko 2015eko urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako moduan, eta, bestetik, ezin egongo dira negoziatzeko onartuta ezein merkatu antolatutan. Baldintza hau nahitaez bete behar da akzioa edo partaidetza edukitzen den urte guztietan.
- Ekonomia-jarduera berri bat egin behar dute, eta jarduera horrek bere garapenerako behar dituen baliabide pertsonal eta material guztiak izan behar ditu.
Ondare-sozietateei dagokienez, baldintza hau ez dagoela beteta ulertuko da bat-egiteen, zatiketen, aktibo-ekarpenen, aktibo eta pasiboaren lagapen osoen, jarduera-adarren ekarpenen, ekonomia-intereseko taldeen edo aldi baterako enpresa- elkarteen bidez sortutakoen kasuan, ez eta ekonomia-jarduera berri baten sorrera egiaz eta benetan ez dakarren beste edozein forma edo eragiketaren bidez sortutakoen kasuan ere. Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko artikulu honetako 2. zenbakian aipatutako kasuei.
- Mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainen multzoan sailkatuta egon behar dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli