saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006135

Etekin garbia

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

Etekinak badatoz laguntza teknikoa ematetik, ondasun higigarri, negozio edo meategiak errentan ematetik edo azpierrentamenduetatik, etekin garbia lortzeko etekin osoetatik kendu behar dira haiek lortzeko beharrezkoak diren gastuak, eta, hala badagokio, diru-sarreren iturri diren ondasun edo eskubideek jasandako narriaduraren zenbatekoa ere bai.

Gastu kengarrien baturak ez du ekarriko, inola ere, aurreko 37. artikuluan definitutako etekin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik.

Zenbaki honetako lehenengo paragrafoan xedatzen dena gorabehera, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzen azpierrentamendutik datozen etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, % 20ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kapital higigarria


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali