www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006134

Kapitalizazio-eragiketetatik, bizi- edo elbarritasun-aseguruen kontratuetatik eta kapital-ezarpenen errentetatik datozen etekinak



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

Halakotzat hartzen dira kapitalizazio-eragiketetatik edo bizitza-aseguru edo elbarritasun-aseguruen kontratuetatik lortutako diruzko edo gauzazko etekinak, non eta ez diren lanaren etekin gisa zergapetu behar, foru arau honetako 18.a) artikuluan jasotakoaren arabera. Bereziki, erregela hauek aplikatuko zaizkie kapital higigarriaren etekin horiei:

a) Kapital geroratua jasotzen denean, jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen arteko diferentzia izango da kapital higigarriaren etekina.

Aurrekoa gorabehera, aseguru-kontratuak biziraupenaren kontingentzia, batetik, eta heriotza edo ezintasunaren kontingentziak, bestetik, konbinatzen baditu eta jasotako kapitala biziraupenaren kontingentziari badagokio, ordaindutako primetatik kendu egin ahal izango da ordura arte heriotzaren edo ezgaitasunaren arriskua dela-eta kontsumitu den kapitalari dagokion zatia, betiere, kontratuaren indarraldi osoan, arriskuan dagoen kapitala hornidura matematikoaren ehuneko bost edo gutxiago bada. Ondorio horietarako, hau izango da arriskuan dagoen kapitala: heriotza edo ezintasunerako aseguratutako kapitala ken hornidura matematikoa.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali