Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006120
Honako errenta hauek salbuetsita egongo dira:
Beka publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeek emandako bekak eta Aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko 2013ko abenduaren 27ko 26/2013 Legeko II. tituluan arautzen diren banku-fundazioek beren gizarte-ekintzaren barruan emandako bekak, betiere Espainian nahiz atzerrian hezkuntza-sistemaren maila eta gradu guztietan (unibertsitateko hirugarren zikloraino) ikasketak egiteko jasotzen badira. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, baina, haien bekak salbuetsita daude irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko araudia aplikagarri zaienean.
Honako hauek ere salbuetsita egongo dira: batetik, administrazio publikoek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta aurreko paragrafoan aipatutako banku-fundazioek 2006ko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak definitzen duen alorreko ikerketetarako emandako bekak (errege-dekretu horrek ikertzaile bekadunaren Estatutua onartzen du); bestetik, erakunde horiek administrazio publikoetako funtzionarioei eta gainerako langileei nahiz unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileei ikerketak egiteko emandakoak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.