Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006065
2015etik aurrera hauxe da zerga-taldea: 11/2013 Foru Arauko 85. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela, egoitza Espainian duten sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate edo sozietate komanditario batzuek, edo kreditu-entitateek, eratutako entitate-taldea.
Entitate batek egoitza ez badu ez Espainiako lurraldean ez paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean, nortasun juridikoa duen entitate bada eta Espainiako Sozietateen gaineko Zerga bezalako edo haren antzeko zerga baten kargapean badago eta ez badago karga horretatik salbuetsita eta, gainera, entitate hori entitate nagusitzat hartzen bada mendeko entitate bat edo gehiagorekiko, orduan, 11/2013 Foru Arauko 85. artikuluko 3. idatz-zatian zehazten diren betekizun guztiak betetzen dituzten mendeko entitate guztiek eratuko dute zerga-taldea.
Gainera, zerga-baterakuntzaren araubidea aplikatzeko, kontuan eduki behar da egoitza Espainiako lurraldean ez duten entitateen establezimendu iraunkorrak haiek partaidetza osoa (%100, kapitalarena zein boto-eskubideena) duten entitatetzat hartzen direla.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.