Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006064
Zerga-taldearen ordezkaria entitate nagusia izango da, taldeko kidea izanez gero; bestela, ekitaldian eragiketa-bolumen handiena eduki duen taldeko entitatea izango da.
Hala ere, entitate nagusia ez badago zerga-taldean, bertako beste entitate bat izendatu dezake ordezkari, hain zuzen ere aurreko ekitaldian eragiketa-bolumenik handiena eduki duen taldeko entitatearen arautegi bera aplikatu ahal zaion bati.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.