www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006063

Zer gertatu behar da zerga-talde bati Sozietateen gaineko Zergaren Bizkaiko Foru Aldundiaren arautegia aplikatzeko?



11/2013 Foru Arauan araututako zerga-taldeen tributazio-araubidea aplikatzeko baldintza bi hauek bete behar dira: batetik, entitate nagusiari foru arau hori aplikatu behar zaio; bestetik, mendeko entitate guztiei aplikatu behar zaie Sozietateen gaineko Zergaren lurralde historikoetako bateko arautegia.

Zerga-taldea mendeko entitateek eratua izanez gero (aurreko foru arauko 85. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren paragrafoan ezartzen den bezala), hizpide dugun tributazio-araubidea aplikatzeko ezinbestekoa da aurreko ekitaldian eragiketa-bolumenik handiena eduki duen taldeko entitateari foru arau hori aplikatzea eta taldeko gainerako sozietate guztiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko lurralde historikoetako baten arautegia aplikatzea.

Idatz-zati honetan xedatzen denaren ondoreetarako, lurralde erkideko araubidea aplikatzen zaien entitateak ez daude zerga-taldean


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali