Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005939
Propultsiorako motorra duten ibilgailu berri edo erabilien behin betiko lehenengo matrikulazioa zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari atxikita dago, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 65.1.a) artikuluan jasotako kasuak salbuetsiz. (Matrikulazio zerga izenez ezagutzen da zenbaitetan).
Legeak zenbait salbuespen, itzulera eta murrizketa xedatzen ditu 66. artikuluan. Salbuespena ibilgailua matrikulatu baino lehen eskatu behar da eta “zergapeko ez izateko eta salbuespenerako eskabidea” 05 eredua nahiz beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.
576 (autolikidazioaren kasuan) edo 05 (salbuesteko edo zergapean ez gelditzeko eskabideak) ereduak Bilbon Ogasunaren bulegoan, Ibilgailuen Atalean, edo telematikoki aurkez daitezke. 06 eredua (salbuespenak eta ez zergapetzea aldez aurretik onartu gabe) nahitaez telematikoki aurkeztu behar da.
Legeak ez du ordaintzeko epea zehazten, baina betiere garraio-bitartekoa behin betiko matrikulatu baino lehen egin behar da.
38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziei buruzkoa (381 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.