www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005939

Zer zergapean dago ibilgailuen lehenengo matrikulazioa?



Propultsiorako motorra duten ibilgailu berri edo erabilien behin betiko lehenengo matrikulazioa zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari atxikita dago, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 65.1.a) artikuluan jasotako kasuak salbuetsiz. (Matrikulazio zerga izenez ezagutzen da zenbaitetan). Era berean, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten ontzi eta aireontziak ere lotuta daude.

Izapideak Ogasunean

Legeak zenbait salbuespen, itzulera eta murrizketa xedatzen ditu 66. artikuluan. Salbuespena ibilgailua matrikulatu baino lehen eskatu behar da eta “zergapeko ez izateko eta salbuespenerako eskabidea” 05 eredua nahiz beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.

576 (autolikidazioaren kasuan) edo 05 (salbuesteko edo zergapean ez gelditzeko eskabideak) ereduak Bilbon Ogasunaren bulegoan, Ibilgailuen Atalean, edo telematikoki aurkez daitezke. 06 eredua (salbuespenak eta ez zergapetzea aldez aurretik onartu gabe) nahitaez telematikoki aurkeztu behar da.

Legeak ez du ordaintzeko epea zehazten, baina betiere garraio-bitartekoa behin betiko matrikulatu baino lehen egin behar da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali