Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005869
Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, erdi-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da. BakQ identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:
IZENPEk eman eta kudeatzen du eta igortzeko aurrez aurreko identifikazioa behar da.
Sistema honek ezagutza teknologiko eta instalatzeko baldintza gutxiago eskatzen dizkiete erabiltzaileei (ez da ez softwarerik ez irakurgailurik behar) eta ez dituzte beste ziurtagiri onartu batzuek dituzten arazoak (Javaren bertsioak, sistema eragileen arteko bateragarritasuna...); beraz, errazagoak eta erabilgarriagoak dira.
Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako beste bitarteko batzuk ez bezala, BakQk:
Sistema honen bidez, egoitza elektronikoaren zerga-izapideetan sartu ahal izango zara.
Argibide gehiago (nola lortu, nola aktibatu, nola erabili, nola berreskuratu pasahitza...) Izenperen web-orrian.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.