www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005869

BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren "giltza nagusia"



Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, erdi-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da. BakQ identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:

  • Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
  • Pasahitza (8 karaktere)
  • Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.:

IZENPEk eman eta kudeatzen du.

BakQ jaulkipenak berekin dakar Bak igortzea. Bi identifikazio-bitarteko horiek pasahitza, harremanetarako datuak eta indarraldia partekatzen dituzte. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera. BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.

Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako beste bitarteko batzuk ez bezala, BakQk:

  1. Izenperen herritarren ziurtagiria baduzu (txartel berdea), aurrez aurre lortua, edo NAN elektronikoa baduzu, online eska dezakezu zure BakQ, online eskaerak ataletik.
  2. rrunetik, online eskaerak ataletik, bideo-identifikazioarekin.
  3. Aurrez aurre, jarritako arreta-guneren batean. Txartela leku hauetan, besteak beste, eska daiteke:

Sistema honen bidez, egoitza elektronikoaren zerga-izapideetan sartu ahal izango zara.

Argibide gehiago (nola lortu, nola aktibatu, nola erabili, nola berreskuratu pasahitza...) Izenperen web-orrian.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali