saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005831

Autolikidazioa aurkeztean egin behar diren aukerak



Honako aukera hauek egin behar direla autolikidazioa aurkezten denean, baina aukerok, gero, epe hautan aldatu ahal izango dituzte:

  1. Zergaren autolikidazioa egiteko borondatezko epea amaitu arte aldatu ahal izango dira, edo Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egin arte, baldin eta behin-behineko likidazioa borondatezko epe hori amaitu aurretik gertatuz gero
    • Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren lan-etekinen salbuespena.
    • Desgaitasun edo mendetasunagatiko kenkaria.
    • Ekonomia-jarduerak sustatzeko kenkariak; (89 eta 90. artikuluak.)
    • Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetan inbertitzeagatiko kenkaria
    • Negoziatzeko onartuta dauden baloreen ondoriozko ondare-irabazientzako aukerako tributazio-araubidea; hogeita laugarren xedapen gehigarrian arautzen da.
  2. Zergaren autolikidazioa egiteko borondatezko epea amaitu ondoren aldatu ahal izango dira, baina Zerga Administrazioak aurretiazko errekerimendurik egin ez badu.
    • Aparteko mozkinen berrinbertsioa.
    • Aurreko ekitaldietako saldo negatiboen konpentsazioa.
    • Baterako tributazioa aukeratzea. Aitorpena norberaren borondatez aurkezteko aldia amaitutakoan hautapena behin bakarrik aldatu ahal izango da.
  3. Zergaren autolikidazioa egiteko borondatezko epea amaitu arte aldatu ahal izango dira

    Ekonomia-jarduerak sustatzeko kenkariak (88 artikulu) eta kultura sustatzeko pizgarriaren kenkaria (SZFAko 15. XGn), Dohaintzengatiko kenkaria (91 artikulu),Nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria (92.2 artikulu) eta ekintzailetzari, berrikuntzari eta jarduera ekonomikoren garapenari lotutako funtsak kudeatzearen zioz lortutako lan-etekinak (56.ter artikulu)

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali