www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005831

Aitorpena/autolikidazioa aurkeztean egin behar diren aukerak



Honako aukera hauek egin behar direla autolikidazioa aurkezten denean, baina aukerok, gero, epe hautan aldatu ahal izango dituzte:

  1. Zergaren autolikidazioa egiteko borondatezko epea amaitu arte aldatu ahal izango dira.
    • Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren lan-etekinen salbuespena.
    • Desgaitasunagatiko edo mendekotasunagatiko kenkaria borondatezko aitorpen-aldia amaitzen den egunera arte zuzendu ahal izango da, edo epe hori amaitu arte,((kenkaria aplikatzean edo ez aplikatzean datza aukera, desgaituak, senideek edo bizikideek aukeratzen ez badute, ez da 13/2013 FA, 105).
    • Negoziatzeko onartuta dauden baloreen ondoriozko ondare-irabazientzako aukerako tributazio-araubidea; hogeita laugarren xedapen gehigarrian arautzen da.
    • Nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria (92.2 artikulu)
    • IV. TITULUKO VI bis kapituluko araubide berezien aplikazioa:
      1. Lekualdatutako langileak (56 bis)
      2. Ordainsari espezifikoak ekintzailetzaren esparruan (56 quater)
  2. Zergaldi baterako egindako aukera geroago aldatu ahal izango da, zerga aitortzeko borondatezko epea amaitu ondoren eta zerga-administrazioak aldez aurretik errekerimendurik egin ez badu.
    • Ekonomia-jarduerak sustatzeko kenkariak; (88, 89 eta 90. artikuluak.)
    • Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetan inbertitzeagatiko kenkaria
    • Dohaintzengatiko kenkaria (91 artikulu).
    • Ekintzailetzari, berrikuntzari eta jarduera ekonomikoren garapenari lotutako funtsak kudeatzearen zioz lortutako lan-etekinak (56.ter artikulu)
    • Aparteko mozkinen berrinbertsioa.
    • Aurreko ekitaldietako saldo negatiboen konpentsazioa.
  3. Zergaren autolikidazioa egiteko borondatezko epea amaitu ondoren aldatu ahal izango dira, baina Zerga Administrazioak aurretiazko errekerimendurik egin ez badu.

    Baterako tributazioa aukeratzea. Aitorpena norberaren borondatez aurkezteko aldia amaitutakoan hautapena behin bakarrik aldatu ahal izango da.

  4. Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten zerga honen zergadunei ere aplikatuko zaie, izaera horretako etekinei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 48. artikuluan aurreikusitakoa.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali