Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005826
Truke guztietan era bereiztuan aztertu behar diren bi eragiketa gertatzen dira:
Kontuan hartuta partikularra ez dela enpresarioa edo profesionala, orubearen eskualdaketa ez dago BEZari lotuta, baina bai Ondare Eskualdaketen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari lotuta. Beraz, trukea egiten den unean enpresa sustatzaileak orubea eskuratzeagatik ordainduko du Ondare Eskualdaketen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako kostubidezko ondare eskualdaketen kontzeptuagatik.
Enpresa sustatzaileak-eraikitzaileak BEZa partikularrari trukea egiten den unean jasanarazi behar dio, nahiz eta etxebizitza horiek ostean emango diren.
BEZari buruzko arau orokorrak ezarri du ondasunen emateetan Zerga ondasun hori eskuratzaileen eskuetan jartzen denean sortuko dela; aztergai dugun kasu honetan hori ez da gertatu, etxebizitzak artean eraiki gabe daudelako. Hori gorabehera, kasu honetan aurretiaz egiten den kobrantza da (enpresa eraikitzailearentzat orubea ematea aurretiaz egiten den kobrantzaren baliokidea da) eta, ondorioz, arautegiak horri dagokionez ezarri du zerga-egitatea gertatu aurreko aurretiazko ordainketak eragingo dituzten kargei lotutako eragiketetan zerga prezioa osorik edo zati baten kobratzen den unean sortuko dela; kasu honetan kobratze hori osoa da.
Ondoren, etxebizitzak emango direnean, Ondare Eskualdaketen gaineko Zergaren kuota graduala sortuko da, Ekintza Juridiko Dokumentatuen modalitatean, eta salbuetsita egongo da etxebizitzen lehen eskualdaketa izateagatik.
Bi zergen zerga-oinarriari dagokionez alderdiek adostuko duten balorea izango da eta etxebizitzak ematen diren unean ezin izango da aldaketarik egin balioa aldatu arren.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.