www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005790

BEZaren araubide erraztuaren pean dagoen enpresaburu batek faktura bat egin dio bezero bati. Batera erregistratu behar al ditu jasanarazitako BEZa eta salmenta-eragiketaren ondoriozko sarrera? Eta hornitzaile baten faktura jasotzen badu, jaso behar al du jasandako BEZa? Nola kontabilizatu behar ditu araubide erraztua aplikatuz Ogasunean sartu dituen BEZaren kuotak?



Ondareei buruzko operazio arruntengatik eta jarduerara eragindako zerbitzuengatik, salmentak jasanarazitako BEZa barne erregistratu behar ditu; erosketak edo gastuak, berriz, jasandako BEZa barne.

BEZaren araubide erraztuan ordaindutako kuotak jardueraren gastutzat hartuko dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali