Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005662
Subjektu pasiboak urte naturalean egindako zerbitzuen prestazio eta ondasunen entregen guztirako zenbatekoa jasotzen du.
Kentzeko eskubiderik gabeko eragiketa salbuetsiak ere barne hartzen ditu (osasun arloko profesionalek edo profesional sendagileek pertsona fisikoei emandako laguntza).
Kokapen erregelak tarteko, lotu gabeko eragiketak ere barne hartzen ditu (beste estatu kide batean kokatutako zerbitzuen prestazioa).
Eragiketen batukaria adierazten du (subjektu pasiboak urte naturalean egindako ondasunen entregak eta zerbitzuen prestazioak) araubide orokorrean, lotutakoak zein salbuetsitakoak eta lotu gabekoak, baita BEZaren araubide berezietan egindako eragiketak ere (ekitaldian bateragarriak badira), eta “Ondasun higiezinen entrega eta ezohiko finantza eragiketak” eta “Inbertsio ondasunen entregak” ataletan minoratuta. Atal horretan ez da jasotzen “Eragiketa zehatzak” atal berria.
“Eragiketa zehatzak” atalak “Zergapean ez dauden beste eragiketa batzuk, kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen dutenak” ere jasotzen du (eragiketen bolumenaren ataleko beste kontzeptu batzuetan esleitutakoak ez direnak), baita "Zergapean ez dauden eta kentzeko eskubiderik gabeko beste eragiketa batzuk” (BEZaren Foru Arauaren 7. artikuluan aipatutako zergapean ez dauden eragiketak), “Ustiapenerako diru-laguntzak” eta "Ekitaldian jasotako kapital diru-laguntzak”.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.