Kreditu kobraezina (osorik zein zati bat): kreditu bat (osorik edo zati bat) kobraezina bada, BEZaren Foru Arauko 80.Lau artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direlako: batetik, kreditu-eskubidearen titularra enpresaburua edo profesionala bada eta aurreko urtean egin dituen eragiketen bolumena ez bada 6.010.121,04 euro baino gehiago, urtebete edo sei hilabete pasatuta egon behar dira; bestetik, zordunari kreditua ordain dezala eskatu behar zaio erreklamazio judizial baten bidez edo notario-errekerimendu baten bidez edo zordun honi kobratzeko erreklamazioa modu frogagarrian egiaztatzen duen beste edozein bide.
Hartzekodunen konkurtsoa: zergaren kargapeko eragiketen hartzaileak ez baditu ordaintzen jasanarazitako kuotak eta eragiketaren gaineko karga sortu ondoren auto baten bidez konkurtsoan dagoela adierazten bada.