www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005653

Zer kasutan alda daiteke BEZaren zerga-oinarria?



  • Ontziak eta enbalajeak itzultzea.
  • Deskontuak eta hobariak eragiketa egin ondoren.
  • Kreditu kobraezina (osorik zein zati bat): kreditu bat (osorik edo zati bat) kobraezina bada, BEZaren Foru Arauko 80.Lau artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direlako: batetik, kreditu-eskubidearen titularra enpresaburua edo profesionala bada eta aurreko urtean egin dituen eragiketen bolumena ez bada 6.010.121,04 euro baino gehiago, urtebete edo sei hilabete pasatuta egon behar dira; bestetik, zordunari kreditua ordain dezala eskatu behar zaio erreklamazio judizial baten bidez edo notario-errekerimendu baten bidez edo zordun honi kobratzeko erreklamazioa modu frogagarrian egiaztatzen duen beste edozein bide.
  • Hartzekodunen konkurtsoa: zergaren kargapeko eragiketen hartzaileak ez baditu ordaintzen jasanarazitako kuotak eta eragiketaren gaineko karga sortu ondoren auto baten bidez konkurtsoan dagoela adierazten bada.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali