Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005639
Harremana zuzena da egoiliartuta nor dagoen eta nor ez dagoen zehazteko lehenengo eta behin zehaztu egin behar baita eragiketa jakin bat non egin den, kokapen-erregelekin bat.
Zerbitzu-prestazioetan funtsezkoa da, zerbitzua zein lekutan egiten den zehaztu ostean erabaki ahal izango baita subjektu pasiboaren inbertsioa aplikatu behar den ala ez.
Bizkaiko egoiliarra den enpresa batek Frantziako enpresa bati egindako zerbitzu-prestazioa, Frantzian egintzat jotzen dena.
Eragiketa hori ez dago Espainiako BEZaren kargapean eta bai, aldiz, Frantziakoaren pean. Bizkaiko egoiliarra den enpresa ez-egoiliartua izango da Frantzian, eta, beraz, BEZik gabe fakturatuko dio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.