www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005637

Enpresa batek kenkari-eskubidea ematen duten eragiketa eta ematen ez dutenak egiten ditu.



Enpresa batek salbuetsitako eragiketak eta salbuetsi gabekoak egin ditu; salbuetsitakoen zenbatekoa 400.000 € izan da eta besteena 250.000 €. Salbuetsitako jardueran jasandako BEZaren kuoten zenbatekoa 30.000 € da eta salbuetsi gabeko jardueran jasandakoena 8.000 €. Gainera, zerbitzu arruntetan jasandako BEZaren zenbatekoa 7.000 € da. Zer hainbanaketa aplikatu behar du, orokorra ala berezia?

  • BEZetik salbuetsitako jardueraren sarrerak: 400.000 €
  • BEZetik salbuetsi gabeko jardueraren sarrerak: 250.000 €
  • Sarrerak, guztira: 650.000,00 €
  • Salbuetsitako jardueran jasandako BEZaren kuotak: 30.000 €
  • Salbuetsi gabeko jardueran jasandako BEZaren kuotak: 8.000 €
  • Zerbitzu arruntetan jasandako BEZaren kuotak: 7.000 €
  • Jasandako BEZa, guztira: 45.000,00 €

Hainbanaketa orokorra:

  • Hainbanaketa = 250.000,00 / 650.000,00 x 100 = 38,46 -> %39
  • Hainbanaketa orokorraren arabera ken daitekeena = %39 * 45.000 = 17.550 €

Hainbanaketa berezia:

  • Salbuetsitako jarduerako BEZ kengarria: kenkarirako eskubiderik ematen ez duten eragiketetan baizik erabiltzen ez diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako kuotak ezin dira kendu; beraz, 0 €.
  • Salbuetsi gabeko jarduerako BEZ kengarria: 8.000 €
  • Zerbitzu arruntetako BEZ kengarria: %39 * 7.000,00 = 2.730 €
  • Hainbanaketa bereziaren arabera ken daitekeena, guztira: 10.730 €

Hainbanaketa orokorraren araberako kenkaria hainbanaketa bereziaren araberakoa baino %10 gehiago denez kalkulatu behar da:

10.730 * 1,10 = 11.803 € hainbanaketa orokorra aplikatzeko muga

Hainbanaketa orokorra = 17.550 > 11.803 € -> Beraz, ezin da aplikatu hainbanaketa orokorra; hainbanaketa berezia aplikatu behar da.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Hainbanaketa: adibidea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali