Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005633
Soilik aurkeztu ahal da baldin eta emaitza gisa sartu beharreko zenbatekoa aurreko autolikidazioko emaitza baino handiagoa bada edo itzuli edo konpentsatu beharreko zenbatekoa aurreko autolikidazioa baino txikiagoa bada.
Emaitza baldin bada gehiago itzultzea, ezin da aurkeztu. BEZaren atalera zuzendutako eskabide baten bitartez izapidetu behar da (diru-sarrera bidegabeena, aurretiko likidaziorik ez badago). Idatziari eredua atxiki arren, dokumentu eranskin gisa hartuko da, ez aitorpen gisa.
Aitorpena edo autolikidazio osagarria horrela har dadin, garrantzitsua da “Autolikidazio osagarria” laukia markatzea.
Egiazta ezazu laukia markatuta dagoela, eta ez ahaztu aldez aurretik sartutako zenbatekoak edo itzultzeko edo konpentsatzeko aldez aurretik eskatutakoak esleitzea. Aurreko autolikidazioaren emaitzak hala ulertzen dira, nahiz eta tartean diru-sarrera egin gabe egon edo nahiz eta ez bada itzuli.
Autolikidazio osagarriaren emaitzaren eta aurretik sartu edo itzulitakotzat (edo konpentsatu beharrekotzat) jotako zenbatekoen arabera, programak aitorpena aurkeztea muga dezake, emaitza erreala gehiago sartzea edo gutxiago itzultzea (edo konpentsatzea) ez bada.
Ez bada autolikidazio osagarririk aurkeztu behar, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalera autolikidazioari dagokion aurkaratze idatzi bat (zuzenketa) igorri beharko da, edo bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko edo kasuan kasuko jarduketa bideratzeko eskaera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.