Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005632
Ekonomia Itunak 26. artikuluan arautu zuenez, Balio Erantsiaren gaineko Zerga itundutako zerga da eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen funtsezko eta formazko arau berberak erabiliko dira hura eraentzeko. Nolanahi ere, lurralde historikoetako erakunde eskudunek aitorpenak eta sarrerak egiteko ereduak onetsi ahal izango dituzte, baina eredu horietan lurralde erkideko ereduetako datu berberak jasoko dira, gutxienez, eta sarrerak egiteko epeak jarri ahal izango dituzte likidazioaldi bakoitzerako, baina epe horiek ez dute alde handirik izango Estatuko Administrazioak ezartzen dituenekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.