Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005613
Europar Batasunaren barruan ondasunen bat eskuratzerakoan, fakturak ez dira BEZ kuotarekin agertzen, baina zergapetuta daudenez, halaxe jaso behar da 310 eta 391 ereduetan, Sortutako BEZa – Batasunaren barruko eskuraketak eta, kengarria bada, hala badagokio, BEZ kengarria – BEZ kengarria Batasunaren barruko eskuraketetan.
Horrez gain, enpresaburuak 349 eredua aurkeztu beharko du, Europar Batasunean subjektu pasiboekin egindako eragiketen berri emateko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.