Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005610
Hilean edo hiru hilean behin aurkeztu beharrekoak dira eredu hauek:
Autolikidaziorako eredu bat da, subjektu pasibo hauek erabili beharrekoa:
Autolikidaziorako eredu hau hauetan sartuta dauden subjektu pasiboek erabili beharko dute:
Erakundeen talde bateko kide diren BEZaren subjektu pasiboek aurkeztu beharreko autolikidaziorako eredu bat da, azaroaren 9ko BEZaren 7/1994 Foru Aginduaren 163 quinquies bat artikuluak jasotzen duenaren arabera, eta Erakundeen Taldeko erregimen berezia aplikatzea aukeratu dutenek.
Autolikidaziorako eredu hau erakundeen taldeko erakunde nagusitzat jotzen denak aurkeztu behar du, azaroaren 9ko BEZaren 7/1994 Foru Aginduaren 163 quinquies bi artikuluak jasotzen duenaren arabera. Bertan sartuko dira taldea eratzen duten erakundeen banakako autolikidazioen emaitzak, likidazio-aldikoak, eta Erakundeen Taldeko erregimen berezia aplikatzea aukeratu dutenenak.
Urtean behin aurkeztu beharrekoak dira laburpen-eredu hauek:
Azken autolikidaziorako 391 eredua baliatuko dute BEZaren erregimen erraztuan zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek eta, egokia bada, Erregimen Orokorrean ordaintzen dituztenek ondasun higiezinen errentamenduaren jardueragatik.
140 eredua eragiketa ekonomikoen bolumenaren urteko laburpen-aitorpena da, pertsona fisikoek baliatuko dutena eta errentak eratxikitzeko araubideko erakundeek euren jarduerak garatzean.
Subjektu pasiboa 140 eredua aurkeztera behartuta badago, 347 eredua aurkeztetik salbuetsita geldituko da. Gainerako ereduak aurkeztu egin behar dira, hartara behartuta egonez gero.
140 eredua telematikoki aurkeztu behar da nahitaez. Horretarako, IZENPE, FEA… erabili ahal izango da.
Ez dira aldian behingo ereduak eta, horrenbestez, zenbait eragiketa egin diren aldietan baino ez dira aurkeztu behar.
308 eredua autolikidaziorako eredua da, itzulketak eskatzeko erabiltzen dena, besteak beste, eragiketa hauetan:
309 eredua autolikidaziorako eredua da, ohikotasunez autolikidazioak aurkeztera behartuta ez dauden subjektu pasiboek egin beharreko diru-sarreretarako erabiltzen dena (partikularrak, nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako erregimenari atxikitako subjektu pasiboak, baliokidetasun-errekarguari heldutako subjektu pasiboak, soil-soilik kenkaria izateko eskubiderik gabeko eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboak…), besteak beste, eragiketa hauek egiteagatik: garraiobide berrien Europar Batasunaren barruko eskurapenak, Europar Batasunaren barruko eskurapenak, oro har, subjektu pasiboaren inbertsioa…).
349 eredua urteko laburpen-aitorpen bat da, EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketena.
Eredu hau baliatu behar dute ondasunen Europar Batasunaren barruko emateak edo eskurapenak egin dituzten subjektu pasiboek, eta zerbitzuen Europar Batasunaren barruko emateak edo eskurapenak egin dituztenek, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 79. artikuluak jasotzen dituen baldintzetan.
Ez dute eredu hau aurkeztu behar aldian behingo autolikidazioak aurkeztera behartuta ez dauden subjektu pasiboek.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.