www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005609

Erregistro Liburuen arloko betebeharrak



BEZaren subjektu pasiboek egindako eragiketa guztiak dagozkien Erregistro Liburuetan idatziz jaso behar dira, zerga honek berariazkoak dituenetan.

Enpresaburuek edo profesionalek, BEZaren subjektu pasiboek, jaulkitako fakturen, jasotako fakturen, inbersio-ondasunen eta Europar Batasunaren barruko zenbait eragiketaren Erregistro Liburuak izango dituzte.

Era berean, nahitaezkoak izango dira Erregistro Liburu Bereziak ondasun erabilien, arte objektuen, zaharkien eta bildumetako gauzen, erregimen bereziko kasuetan, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren erregimen berezian subjektu pasiboei eman beharreko ordainen kasuan, erregimen erraztuan egindako eragiketen Erregistro Liburua eta bide elektronikoz emandako zerbitzuen erregimen berezian sartuta dauden eragiketen Erregistroa.

Edonola ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan, 205/2008 Dekretuan jasota dagoenaren arabera, 2014ko urtarriletik, pertsona fisikoek, ondasun-erkidegoek eta jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten beste erakunde batzuek liburu bakarra egin eta eduki behar dute. Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua esaten zaio, eta aurrekoen ordezkoa da.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali