www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005608
Errolda-betebeharrak
Errolda-aitorpena aurkeztera behartuta daude, oro har:
- Zerga aplikatzeko lurraldean kokatuta dauden pertsonak edo erakundeak, enpresaburu edo profesionaltzat hartzekoak direnak.
- Zerga aplikatzeko lurraldean kokatuta ez dauden pertsonak edo erakundeak, baldin eta subjektu pasiboak badira.
- Enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoak, baldin eta haien Europar Batasunaren barruko eskurapenek BEZa ordaindu behar badute.
Ez daude behartuta:
Soil-soilik eragiketa hauek egiten dituzten pertsonak edo erakundeak:
- BEZetik salbuetsita dauden ondasun higiezinen errentamenduak.
- Garraiobide berrien noizbehinkako emateak, BEZetik salbuetsita daudenak beste estatu kide batera igortzeagatik.
- Hiruko eragiketak izateagatik BEZetik salbuetsita dauden Europar Batasunaren barruko eskurapenak.
036 eredua erabiliko da Zerga Administrazioari zergen arloko garrantziko egoeren berri emateko, besteak beste, enpresa- edo lanbide-jarduerak gauzatzen hastea, eta aldaketen eta bajen komunikazioak egitea.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli