saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005600

Garraio bitartekoak profesionalki birsaltzen dituzten enpresaburuei itzultzea



Profesionalki garraiobideak birsaltzen jarduten duten enpresaburuek eskubidea izango dute bidalketaren unean garraiobidearen balioari dagokion kuota ordainduaren zatia itzultzeko, zergaren aplikazio lurraldetik kanpoko lehendabiziko behin betiko matrikulazioa egin eta lau urte igaro aurretik behin betiko izaeraz bidali izana egiaztatzen dutenei dagokienez.

Zergaren aplikazio lurraldetik kanpoko lehenbiziko behin betiko matrikulazioa egin eta lau urte igaro aurretik behin betiko izaeraz bidali izana egiaztatuko da matrikulazio alorreko organo eskudunak erregistroan baja eman izanaren ziurtagiriaren bidez.
Itzultzean, zehazki, arau hauek aplikatuko dira:

  1. Zergaren aplikazio lurraldetik kanpo bidaltzeko behin betiko salmenta egingo da.
  2. Itzuleraren oinarria bidaltzeko unean garraiobidearen merkatuko balioak osatuko du, Legeak 69. artikuluko b) atalean aipatzen dituen balioztapen taulak aplikatu ostean ateratzen den balioa gainditu gabe.
  3. Itzuleraren oinarria bere egunean zerga likidatzeko aplikatutakoa izango da.
  4. Itzuleraren zenbatekoa ez da inolaz ere ordaindutako kuotarena baino goragokoa izango.
  5. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ezarritako tokian, moduan, epeetan eta inprimakietan eskatuko du itzulketak enpresaburu birsaltzaileak.
Lotutako estekak:

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali