www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005599

Beste Estatu kide batean erositako autoetan salbuespena



Matrikulazio zerga ordaintzetik salbuetsiak daude beste estatu kide batean matrikulatutako ibilgailu automobilak, beste estatu kide batean ezarritako pertsonek edo erakundeek Espainian bizi den pertsona fisiko baten eskura jarri dituztenean, betiere betekizun hauek betetzen badira:

  1. Eskura jartze hori honen ondorioa izatea: pertsona fisiko egoiliarrarekin dagoen lan-harremana, soldatapeko araubidean edo bestelakoan.
  2. Ibilgailua ez erabiltzea funtsean zerga aplikatzeko lurraldean izaera iraunkorrarekin.

Ondorio horietarako, ibilgailua funtsean zerga aplikatzeko lurraldean izaera iraunkorrarekin ez dela erabiliko ulertuko da, Espainian bizi den norbaiten eskura jartzen denean eta pertsona horren lan-zentroa mugakidea den beste estatu kide batean dagoenean eta egunero estatu horretara joateko eta itzultzeko erabiltzen duenean, oporraldiak alde batera utzi gabe.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66.1.f artikulua(413 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali