www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005598
Lurtarrak ez diren beste garraiobide batzuetan salbuespena
Matrikulazio zerga ordaintzetik salbuetsiak daude
- Josteta eta itsas kiroleko ontzi eta itsasontziak, beren gehieneko luzera zortzi metrotik gorakoa ez bada eta alogereko jardueretan aritzeari soilik atxikitzeko matrikulatzen badira.
- Eratzeko moduagatik soilik arraun edo palakadaka mugi daitezkeen ontziak, baita kategoria olinpikoa duten belaontziak ere (noski, ez dute CO2 igortzen).
- Estatuak, Autonomia Erkidegoek eta Udalbatzek, baita enpresa edo erakunde publikoek ere matrikulatutako aireontziak.
- Eskolen izenean matrikulatutako aireontziak, ofizialki Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak onartuak baditu eta esklusiboki hezkuntza eta prestakuntza aeronautikora bideratuak badaude.
- Aireko nabigazio enpresen izenean matrikulatutako aireontziak.
- Esklusiboki aireko nabigazioaren enpresei errentamenduan lagatzeko matrikulatu diren aireontziak.
Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66. artikulua (381 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli