saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005598

Lurtarrak ez diren beste garraiobide batzuetan salbuespena

Matrikulazio zerga ordaintzetik salbuetsiak daude

  • Josteta eta itsas kiroleko ontzi eta itsasontziak, beren gehieneko luzera hamabost metrotik gorakoa ez bada eta alogereko jardueretan aritzeari soilik atxikitzeko matrikulatzen badira.
  • Eratzeko moduagatik soilik arraun edo palakadaka mugi daitezkeen ontziak, baita kategoria olinpikoa duten belaontziak ere (noski, ez dute CO2 igortzen).
  • Estatuak, Autonomia Erkidegoek eta Udalbatzek, baita enpresa edo erakunde publikoek ere matrikulatutako aireontziak.
  • Eskolen izenean matrikulatutako aireontziak, ofizialki Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak onartuak baditu eta esklusiboki hezkuntza eta prestakuntza aeronautikora bideratuak badaude.
  • Aireko nabigazio enpresen izenean matrikulatutako aireontziak.
  • Esklusiboki aireko nabigazioaren enpresei errentamenduan lagatzeko matrikulatu diren aireontziak.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66. artikulua (381 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali