www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005597
Atzerritik Espainiara helbidea lekualdatzearren salbuespenak ibilgailuetan
Matrikulazio zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira matrikulatzen diren ibilgailuak edo bere titularra atzerritik Espainiara helbidea lekualdatzearen ondorioz erabiltzen diren ibilgailuak. Salbuespena aplikatzeko baldintza hauek bete beharko dira:
- Interesatuek, lekualdaketaren aurreko jarraikako hamabi hilabeteetan zehar gutxienez, beren ohiko bizilekua Espainiatik kanpo edukitzea.
- Ibilgailuak jatorrizko herrialdean tributu ordainketarako baldintza normalez eskuratu edo inportatuak izatea eta herrialde horretatik ateratzean sortutako kuoten ezein salbuespen edo itzulketaz onurarik ez jasotzea.
- Ibilgailuak interesatuaren aurreko egoitzan erabiliak izan beharko dira gutxienez egoitza hori utzi eta sei hilabete aurretik.
- Matrikulazioa Espainian ibilgailua erabiltzen hasi eta hurrengo 30 egun baliodunen barnean eskatu beharko da.
Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66.1.n) artikulua (413 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli