saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005597

Atzerritik Espainiara helbidea lekualdatzearren salbuespenak ibilgailuetan

Matrikulazio zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira matrikulatzen diren ibilgailuak edo bere titularra atzerritik Espainiara helbidea lekualdatzearen ondorioz erabiltzen diren ibilgailuak. Salbuespena aplikatzeko baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Interesatuek, lekualdaketaren aurreko jarraikako hamabi hilabeteetan zehar gutxienez, beren ohiko bizilekua Espainiatik kanpo edukitzea.
  2. Ibilgailuak jatorrizko herrialdean tributu ordainketarako baldintza normalez eskuratu edo inportatuak izatea eta herrialde horretatik ateratzean sortutako kuoten ezein salbuespen edo itzulketaz onurarik ez jasotzea.
  3. Ibilgailuak interesatuaren aurreko egoitzan erabiliak izan beharko dira gutxienez egoitza hori utzi eta sei hilabete aurretik.
  4. Matrikulazioa Espainian ibilgailua erabiltzen hasi eta hurrengo 30 egunen barnean eskatu beharko da.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66.1.n) artikulua (413 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali