Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005596
Bai, erretiro malguaren eta partzialaren baldintza berberetan, erretiroak antzekoak baitira.
Erretiro aktiboan, zergadunak erretiro-pentsioa jaso dezake, ekarpenezko aldaeran, eta, harekin batera, edozein lan egin dezake, norberaren zein inoren kontura.
1/2015 instrukzioan zehazten denez, erretiro partzialean eta antzeko egoeretan, zergadunek murrizketak egin ahal izango dituzte zerga-oinarrian erretiro osoa estaltzeko egiten dituzten ekarpen eta kontribuzioengatik.
Funtsezkoa da egoera mistoa izatea, lan aktiboa izan eta pentsioa kobratzen egotekoa, gizarte-segurantzako araudiak ematen dion kalifikazioa gorabehera. Beraz, erretiro partzialaren analogikoa da, PFEZAren 62. artikuluaren arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.