saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005593

Zein ibilgailuk dute matrikulazio zergaren salbuespena? Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66.5. artikulua

Salbuetsita egongo da honako garraiobideen lehenengo behin betiko matrikulazioa edo, hala badagokio, zirkulazioa edo erabilera Espainian:

  1. Taxi, autotaxi, edo autoturismoak diren ibilgailuak.
  2. Kontraprestazio bidez gidariei erakusteko jarduera gauzatzeko matrikulatuta dauden ibilgailuak.
  3. Alokairuko jardueretarako matrikulatu diren ibilgailuak.
  4. Matrikulazio berezia duten ibilgailuak (matrikula diplomatikoa besteak beste).
  5. Beste estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuak, beste estatu kide batean ezarritako pertsonek edo erakundeek Espainian bizi den pertsona fisiko baten eskura jarri dituztenean.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66.5. artikulua (413 KB)

Izapidetzea

576 eredua aurkeztu aurretik salbuespena eskatzeko edo atxikipenik ez izateko 05 eredua aurkeztu beharko da. Betetzeko 05 inprimakia : salbuesteko eskaria

icono05 ereduarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Taxiak, autotaxiak edo autoturismoak:
    • Autotaxi edo autoturismoaren udaleko lizentzia (A edo B mota).
    • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
    • Altaren aitorpena edo azken ordainagiria Ekonomi Jardueren gaineko Zergan.

    Nahi beste ibilgailu izan ditzake zergatik salbuetsita, betiere taxi jarduera gauzatzen baldin badute. 4 urte aurretik ibilgailua partikular bati saltzen baldin badio salbuespena galduko da eta matrikulazio zerga ordaindu beharko du 4 urtera arte geratzen den zati proportzionalean. Zergatik salbuetsita dagoen beste pertsona bati saltzen baldin badio (beste taxilari bati) ez du galduko salbuespenerako eskubidea.

  2. Gidatzen irakasteko jarduerari esklusiboki lotzeko matrikulatzen diren ibilgailuak.
    • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
    • Altaren aitorpena edo azken ordainagiria Ekonomi Jardueren gaineko Zergan.
    • Aldaketa (aginte bikoitza) 2 urte egon behar da bere izenean
  3. Soilik alokairuko jardueretarako erabiltzeko matrikulatuta dauden ibilgailuak
    • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
    • Altaren aitorpena edo azken ordainagiria Ekonomi Jardueren gaineko Zergan.
    • Administrazioaren baimena, gidari gabe ibilgailuak alokatzeko jarduera ahalbidetzen duena.
    • Epe motzerako alokairuak dira. Ez dira BEZaren Legearen 79. artikulukoak. Beharrezkoa da Foru Aldundiaren Garraio Sailak ematen duen ibilgailuak alokatzeko administrazio baimena. Aldundi honetan egindako eskaera onartuko da. 2 urtez bere izenean izan beharko du ibilgailua.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali