www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005591

Zer baldintza behar dira familia ugariarengatik matrikulazioari buruzko zergaren oinarrian % 50eko murrizketaz gozatzeko?



Zergaren zerga-oinarriak % 50eko murrizketa jasoko du, bostetik beherako eta bederatzitik gorako plaza kopurua ez duten ibilgailuen zenbatekoan, gidariarena barne, baldin eta familia ugarien erabilera esklusiborako baldin badira, indarrean dagoen arautegiaren arabera, eta ondoko baldintza hauek betez:

  • Ibilgailuaren lehenengo behin betiko matrikulazioa familia ugariko aitaren edo amaren izenean egina egongo da.
  • Gutxienez lau urte igaro beharko dira murrizketaren onuradunaren izenean beste ibilgailu bat matrikulatu zenetik. Hala eta guztiz ere, eskakizun hori ez da eskatuko ibilgailuaren erabateko ezbeharraren kasuan, hura behar bezala frogatuz gero.
  • Murrizketaren xede izango den ibilgailu autoa bizien arteko egintzen bidez ezingo da eskualdatu matrikulatu eta hurrengo lau urteetan, zerga ordaintzen duenean izan ezik.
  • Zerga-administrazioaren aurrean familia ugariaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, dagokion erakundeak eman ostean.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66.4. artikulua (381 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali