www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005590
Zein agiri aurkeztu behar dira 576 edo 05 ereduarekin batera?
- 576 eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. Autolikidazioa.
- 565 eredua. Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia. Autolikidazioa. (itsasontziak eta aireontziak)
- 05 eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zega Berezia. Zergapean ez egoteko eta salbuesteko eskabidea.
- 06 eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. Aitorpena (Salbuetsitakoak eta zergapean ez daudenak, aurretiazko onarpenik Gabe)
576 eredurako beharrezko dokumentazioa
Aurrez aurre aurkeztea: 576 eredua ibilgailuen atalean izapidetzeko (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4), hauek erantsi beharko dira:
- Fakturaren jatorrizkoa eta fotokopia eta ibilgailuaren fitxa teknikoa, kasu guztietan; gainera, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa, inprimakian adierazten dena.
- Atzerriko ibilgailuen kasuan, hauek ere aurkeztu beharko dira:
- Jatorriko herrialdeko zirkulazio-baimena,
- Saltzailea identifikatzen duen dokumentua
- Banku-transferentzia edo ordaintzeko moduaren egiaztapena
- Ibilgailua Bizkaian sartzeko moduaren eta ordainketaren egiaztapena (asegurua, garraio-dokumentua)
- Gainera, zergapekoa ez badago identifikatuta Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-basean, IFZren fotokopia behar da.
- Familia ugari gisa kalifikatuta daudenen erabilera esklusiborako baino ez diren ibilgailuetan zerga-oinarria kendu ahal izateko, erakunde eskudunak emandako familia ugariaren titulua aurkeztu behar da. Lau urtetan zehar baldintza berdintsuetan eskuratutako ibilgailu batean matxura konponezina geratzen bada, aseguru-konpainiaren ziurtagiria
Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehículos@bizkaia.eus postontzira bidal dezakete, besteak beste, matrikulazio-zerga (576) izapidetu ahal izateko.
Dokumentazioa jaso ondoren, berrikusi egingo dugu, eta, hala badagokio, egindako ereduak bidaliko ditugu, helbide honetatik: vehículos@bizkaia.eus
Aurkezpen telematikoa: Baimendutako gestoriek eta aurkezleek telematikoki aurkeztu beharko dute. 576 ereduarekin batera, dokumentu hauek bidali beharko dituzte:
- Zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartelaren kopia.
- Ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia.
- Garraiobidea eskuratzeko fakturaren kopia.
Era berean, hala badagokio, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Leasing kontratuaren kopia.
- 309 eredua: « Balio erantsiaren gaineko zergaren ez-aldizkako likidazioa » diru-sarrera egin ondoren.
- Inportazioaren zerga egiaztatzeko agiria, Europar Batasunetik kanpo eskuratutako ibilgailua bada.
565 ereduaegiteko dokumentazioa-Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia (itsaontziak eta airontziak matrikulatzeko zerga)
Aurrez aurre aurkeztea: 565 eredua ibilgailuen atalean izapidetzeko (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4), hauek erantsi beharko dira:
- Fakturaren jatorrizkoa eta fotokopia eta itsasontziaren edo aireontziaren fitxa teknikoa, kasu guztietan; gainera, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa, inprimakian adierazten dena.
- Atzerriko itsasontzi edo aireontzien kasuan, hauek ere aurkeztu beharko dira:
- Itsasontziaren jatorriko herrialdeko dokumentazioa.
- Saltzailea identifikatzen duen dokumentua
- Banku-transferentzia edo ordaintzeko moduaren egiaztapena
- Ibilgailua sartzeko moduaren eta ordainketaren egiaztapena (asegurua, garraio-dokumentua)
- Gainera, zergapekoa ez badago identifikatuta Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-basean, IFZren fotokopia behar da.
Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehiculos@bizkaia.eus postontzira bidal dezaket
Dokumentazioa jaso ondoren, berrikusi egingo dugu, eta egindako eredua helbide honetatik bidaliko dugu, hala badagokio:
05 eredurako beharrezko dokumentazioa- Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia. Salbuesteko eta zergari lotuta ez egoteko eskabidea.
Aurrez aurre aurkeztea: Matrikulazio-zergatik salbuesteko edo zerga horri lotuta ez egoteko baimena emateko (ibilgailuak, itsasontziak edo aireontziak), aldez aurretik Foru Ogasun honek aitortu ondoren, 05 tributu-eredua aurkeztu behar da, behar bezala beteta, ibilgailuen atalean (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4).
- Ibilgailuen kasuan, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
- Ibilgailuaren erosketaren faktura
- Ibigailuaren dokumentazioa (fitxa teknikoa)
- Titularraren NANaren fotokopia.
Salbuespena arrazoi hauengatik bada, horrez gainera:
- Desgaitasuna. Desgaitasunaren ziurtagiria, gradua adierazita (% 33koa edo hortik gorakoa). Zehaztu behar da zer desgaitasun mota den, edo pertsonaren mugikortasunari eragiten dion (Bizkaiko Foru Aldundiaren desgaitasun-ziurtagirian eta minusbaliotasuna duen pertsonaren gidabaimenean zehazten da hori).
- Taxi-gidaria: Taxiaren udal-lizentzia (ez da eskatzen EJZn alta emanda egotea). Nahi beste ibilgailu izan daitezke salbuetsita, betiere taxi-jarduerarako erabiltzen badira.
- Alokairuko jarduerak benetan eta modu esklusiboan egitea: Epe laburreko alokairuak dira. EJZn alta alokairuko jardueran, eta jardueraren memoria (eskatzen den lehenengo aldia bada).
- Esklusiboki gidariei irakasteko erabiltzen diren ibilgailuak. Eraberritzearekin IAT txartela aurkeztuko dute (aginte bikoitzekoa).
Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehiculos@bizkaia.eus. postontzira bidal dezakete, matrikulazio-zerga (M05) salbuesteko eskaera izapidetu ahal izateko.
Dokumentazioa jaso ondoren, berrikusi egingo dugu, eta, hala badagokio, egindako ereduak bidaliko ditugu, helbide honetatik: vehiculos@bizkaia.eus.
06 eredua egiteko dokumentazioa-Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia. Salbuesteko eta zergari lotuta ez egoteko eskabidea, aldez aurretik aitortu gabe.
Aurrez aurre aurkeztea: 06 eredua ibilgailuen atalean izapidetzeko (Bizkaiko Foru Ogasuna, Basurtuko Kaputxinoen kalea 4), hauek erantsi beharko dira:
- Zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartelaren kopia.
- Ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia.
- Garraiobidea eskuratzeari buruzko fakturaren kopia.
Aurkezpen telematikoa: Gestoriek telematikoki aurkeztu beharko dute. Eredua guztiz betetzeko, baimendutako aurkezleak aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du, ereduarekin batera, erakusmahaian.
Joko, Ibilgailu eta Aseguru-primen Ataleko erakusmahaia erabili ordez, baimendutako gestoriek eta partikularrek eskaneatutako dokumentazioa vehículos@bizkaia.eus postontzira bidal dezakete. Aurkezpenari oniritzia eman ondoren, M06 bidaliko da, CEM kodearekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli