www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005579

Autolikidaziorako 650 eredua telematikoki aurkezteko betekizunak eta prozedura



BFAren EGOITZA elektronikoaren bidez

Oinordetzak

650 eredua ez dago behartuta bitarteko telematikoen bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztera. Hala ere, nahitaezko aurkezpen telematikoa izango du:

Notario-agiri baten babesa duten autolikidazioen notariotzak.

Ordaindu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioak Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, baldin eta, gainera, zerga-egitatea gauzatu dela egiaztatzen duen notario-agiri baten babesa badute (jaraunspena esleitzeko eskritura, ez testamentua).

Autolikidaziorako 650 eredua telematikoki aurkezteko betekizunak

Autolikidazioak telematikoki aurkezteko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Aurkezleak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikora sartzeko, identifikazio elektroniko aitortua duen edozein bitarteko erabili beharko da (Bak, Bakq...), hau da, Ogasun eta Finantza Sailarekiko harremanetarako baliabide telefoniko eta telematikoak erabiltzeko modua eduki behar du, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onetsi zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren 2009ko uztailaren 21eko 112/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
  2. Autolikidaziorako 650 ereduari dagozkion aitorpenak telematikoki aurkezteko, aurkezleak laguntzeko programek sortutako fitxategiak bidali behar ditu.
Estekak

Bizkaibairen bitartez 2023ko abuztura arte

 

Autolikidaziorako 650 eredua telematikoki aurkezteko betekizunak

Autolikidazioak telematikoki aurkezteko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Aurkezleak BizkaiBai zerbitzuaren erabiltzailea izan behar du, hau da, Ogasun eta Finantza Sailarekiko harremanetarako baliabide telefoniko eta telematikoak erabiltzeko modua eduki behar du, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onetsi zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren 2009ko uztailaren 21eko 112/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
  2. Autolikidaziorako 650 ereduari dagozkion aitorpenak telematikoki aurkezteko, aurkezleak laguntzeko programek sortutako fitxategiak bidali behar ditu.

Telematikoki aurkeztutako autolikidazioetan akats formalik egonez gero, inguruabar horren berri emango zaio aurkezleari, bide bera erabiliz: akats-mezuak bidaliko zaizkio, akatsok konpon ditzan.

650 eredua telematikoki aurkezteko prozedura

Autolikidaziorako 650 eredua telematikoki aurkezteko prozeduran, aurkezlea Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak Interneten duen Bulego Birtualarekin konektatu behar da (BizkaiBai Zerbitzua), http://www.bizkaia.eus/bizkaibai helbidean, eta, gero, jarraian azaltzen dena egin behar du:

  1. Sarrera-pantailan, BizkaiBai zerbitzuan identifikatu behar da; horretarako bi modu daude: zergadunen eta Ogasun eta Finantza Sailaren arteko harremanetarako onartutako sinadura elektronikoa erabili edo, bestela, aurkezlearen identifikazio-datuak sartu (erabiltzaile-identifikazioa, pasahitza eta koordenatua).
  2. Identifikazioa zuzena bada, BizkaiBai programaren menu nagusia agertuko zaio, eta hor, «Zerga aitorpen telematikoak/ Aurkezpenak» aukera hautatu eta «Oinordetzak eta Dohaintzak» atalera joan behar da.
  3. Ondoren, 650 ereduari dagokion aukeran klikatu.
  4. Igorri beharreko aitorpenaren fitxategia hautatu behar du. Fitxategiak Foru Ogasunak Interneten duen orrialde nagusian aurkitu daitekeen «Aitorpenak egiteko laguntza programak» ata behar du.
  5. Hautatutako fitxategia Ogasun eta Finantza Sailari bidali behar dio.
  6. Bidalitako fitxategian akatsik ez badago, bidalitako autolikidazioaren laburpena bistaratuko da pantailan. Nahi izanez gero, azalaren zirriborroa ere bistara daiteke.
  7. Autolikidazioarekin ados egonez gero, onartutako sinadura elektronikoaren PINa sartu behar da edo sistemak koordenatu bat eskatuko du, BizkaiBain sartzeko erabilitako identifikazio-prozeduraren araberakoa: hura adierazi eta autolikidazioa eraz aurkeztuko da.
  8. Autolikidazioarekin batera agiriren bat bidali behar izanez gero, pantaila bat agertuko da, eta, bertan, bidali beharreko frogagiriak eta aurkezteko jarraibideak azalduko dira.
  9. Aurkezpena onartuz gero, Ogasun eta Finantza Sailak autolikidazioaren behin betiko laburpena pantailaratuko du. Erabiltzaileak ereduaren azal ofiziala inprimatu ahal izango du zirriborroan adierazitako informazio guztiarekin eta sistemak sortutako kontrolinformazioarekin, eta hori guztia 32 karaktereko zigilu elektroniko batek balioztatuko du.
  10. Autolikidazioaren ezaugarriak direla-eta frogagiriak bidali behar badira, erabiltzaileak telematikoki erantsi behar dizkio autolikidazioari, ondoko urratsean zehazten den moduan.
  11. Frogagiriak telematikoki aurkezteko honako argibide hauei jarraitu behar zaie:
    1. Aurkeztu baino lehen, erantsi beharreko agiriak ordenagailuan eskaneatu behar dira.
    2. Sistemak TIFF edo PDF formatuetako dokumentuak soilik onartzen ditu. Eskaneatutako agiriak TIFF formatuan badaude, ConversorTiff programaz prozesatu behar dira (doan eskura daiteke BizkaiBai Zerbitzuan). Programak fitxategi bat sortuko du, bidaltzeko eta prozesatzeko formatu egokia duena. PDF formatuko agiriak ez dira bihurtu behar.

      Bidaltzen diren dokumentuek 2 MB eduki ditzakete gehienez. Erantsi nahi den informazioak muga hori gainditzen badu, zatituta bidali behar da, mugaren araberako zatiak eginda.

    3. Ondoren, autolikidazioa BizkaiBairen bitartez aurkeztuko da, aurreko puntuetan adierazi den bezala.
    4. Aurkezpena amaitu ondoren, «Bidali dokumentazioa» ikonoa sakatu behar da, dokumentazioa eransteko.
    5. «Aztertu» botoia klikatu behar da, eta, gero, PDF fitxategia edo ConversorTiff programaren bitartez sortutakoa hautatu. Gero «Bidali» klikatu behar da, hautatutako fitxategia Ogasun eta Finantza Sailera bidaltzeko.
    6. Prozesua bidali nahi diren agiri guztien zerrenda osatu arte errepikatu behar da. Hori egindakoan, «Bidali» sakatu behar da, eransketa gauzatzeko.

Segurtasuna gehitzeko, onartutako sinadura elektronikoaren PINa sartu behar da edo, bestela, sistemak eskatutako koordenatua, BizkaiBain sartzeko erabilitako identifikazioaren araberakoa; hori eginez gero, autolikidazioari erantsitako dokumentazioa formalki aurkeztuta geratuko da.

Jatorrizko notario-agiria aurkeztea

Aurkezpen telematikoaren kasuan, autolikidazioa telematikoki igorri eta biharamunaren osteko hamargarren egunetik aurrera, aurkezleak notario-agiria aurkeztu behar du, zerga-egitatea egin dela egiaztatzeko; agiri hori autolikidazioaren oinarri gisa erabiliko da dagokion bulego likidatzailean.

Bulego likidatzaileak jatorrizko agiria itzuliko dio aurkezleari, ohar batekin batera, zeinaren bidez egiaztatuko den agiria aurkeztu dela eta zerga ordaindu dela edo salbuespena edo zergapetuta ez egotea alegatu dela.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ereduak aurkezteko moduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali