Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005578
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/12/12
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren dohaineko «mortis causa» eskuraketerako 650 ereduari dagokionez, sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioen kasuan aurkeztu ahal izango da telematikoki; autolikidazio horiek, gainera, zerga-egitatea egin dela egiaztatzen duen notario-agiri bat izan behar dute.
650 eredua telematikoki aurkezten ez duten zergadunek eta 650-V eredua aurkeztu behar dutenek paperean aurkeztuko dute.
Zergapekoek eredua telematikoki aurkeztu badute, ondoren ezin izango dute aurkeztu beste autolikidazio telematiko bat hasierako autolikidazioa aldatu edo baliogabetzeko. Halakoetan, tributuei buruzko arautegian ezarritako zuzentze-prozedurak erabili beharko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.