www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005576

Jasandako kuotak kendu jarduera hasi baino lehen.



Zerga honen ondorioetarako, enpresa edo profesional jarduera bat ondasunak edo zerbitzuak jardueran erabiltzeko asmoarekin eskuratzen direnetik jotzen da hasitzat (asmoa elementu objektiboek frogatu behar dute).

Hori dela eta, baldintza jakin batzuk betez gero, jardueran ondasunak ematen edo zerbitzuak egiten hasi baino lehen jasandako edo ordaindutako kuotak kengarriak dira.

Ezinbestekoa da interesdunak elementu objektiboen bidez frogatu ahal izatea ondasuna edo zerbitzua eskuratu edo inportatu zuenean bere asmoa enpresa edo profesional jardueran erabiltzea zela; Zerga Administrazioak frogagiria aurkezteko eska diezaioke.

Hori frogatzeko Zuzenbidean onartzen diren bideak erabil daitezke (036 eredua aurkeztu “aldez aurretik”, jarduerari ekiteko behar den baimena edo lizentzia aurkeztu, erosi edo inportatutako ondasunak eta zerbitzuak egin nahi den jarduerarako egokiak direla frogatu…).

Subjektu pasiboak Zerga Administrazioak proposatzen dion kenkari-ehunekoa aplikatuko die behin-behinean jasandako kuotei.
Behin-behineko kenkari-ehunekoa aplikatzeko eskaera 036 eredua aurkezten denean egin behar da; egingo diren eragiketa guztiek emango badute BEZaren kuota osorik kentzeko eskubidea, ez dago eskaerarik aurkeztu beharrik.

Behin-behineko kenkariak erregularizatu behar izanez gero, ondasun-emateak eta zerbitzugintzak egiten hasi den egutegiko lehen lau urteetako behin betiko kenkari-ehunekoa aplikatu behar da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali